BIZKAIA
Gizonezko bat hil da txirrindulari batek harrapatuta, Ortuellan
eitb media
Udalerri bizkaitarra Trapagaranekin lotzen duen Ibilbide Berdean izan da ezbeharra.
Gizonezko bat hil da gaur goizean Ortuellan (Bizkaia) txirrindulari batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da Ortuella eta Trapagaran lotzen dituen Ibilbide Berdean. Dirudienez, Las Losinas auzoan zebilen biktima aldapan behera zihoan bizikleta batek aurrean eraman duenean.
89 urteko gizonezkoak konortea galdu du kolpearen ondorioz. Osasun langileek ezin izan dute suspertu, eta bertan hil da.