Itxi

Patinete elektrikoak

Patinete elektrikoa dut: zein da araua nire hirian?

JESUS ELORDUI | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gero eta gehiago ikusten dugu ibilgailu hori gure kaleetan; eitb.eus-ek berrikusi du zer dioen zirkulazio arauak.

Irudia: EITB Media.

Espainiako Gobernuak Dekretu proiektua du, Zirkulazioko Araudi Orokorra aldatzeko, hain zuzen seinaleei dagokienez; proiektu hori zuzenketak eta alegazioak aztertzeko fasean dago, eta, lehen aldiz, patinete elektrikoak irudikatzen dituzten piktogramak aurreikusten ditu seinale berrietarako. Beraz, proiektua onartuta, patinete elektrikoak ikusiko ditugu seinale batzuetan, estreinakoz.

Ibilgailu hori gero eta gehiago ikusten dugu gure kaleetan. Trafiko Zuzendaritza Nagusiak mugikortasun pertsonaleko ibilgailuetako kategorian sartzen ditu, eta araua argitaratu zuen, 2021eko urtarrilean, erregulatzeko zer egin behar duten patinete elektrikoetako erabiltzaileek, zirkulatzeko. Ordura arte, eitb.eus-i Bilboko Udaleko Mugikortasun Saileko iturriek adierazi diotenez, udalerriek jarraibideak zituzten, erabiltzaileek kontuan izan zitzaten. Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasun zinegotzi Javier Labairuk zehaztu digu nafar hiriburuan indarrean izan zen ordenantzak Trafiko Zuzendaritza Nagusiak aurreikusten ez duen murrizketa jakin bat zuela, alegia, patinete elektrikoak 30 km/h-rainokoak ez diren errepideetan sartzeko debekua. Donostiako Udaletik azaldu digutenez, gipuzkoar hiriburuan soilik bidegorrietatik eta hiri galtzadetatik ibili ahal dira, eta Gasteizen nabarmendu dute baimentzen dutela mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak ibiltzea "bizikletak ere ibili ahal diren ibilbideetatik, betiere oinezkoen lehentasuna errespetatuz". Udal bakoitzak aukera du erabakitzeko nondik ibili ahal diren.

Jarraian, laburbilduko dugu zer dioen patinete elektronikoetako arauak; hasiko gara azaltzen zer den mugikortasun pertsonaleko ibilgailu bat:

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ezarrita du nondik ezin diren ibili:

Ikus dezagun, azkenik, nola ibili behar garen patinete elektriko bat erabiliz gero:

Bideo honetan Gasteizko egoera dute hizpide, patinete elektrikoaren erabilerari dagokionez:

Albisteak (1)