Itxi

ELKARRIZKETA RADIO VITORIAN

Miren Basaras, mikrobiologoa: "Gabonetako interakzio sozialekin covid kasuak ugaritzea espero da"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Mikrobiologoa eta EHUko covid-19aren arduraduna ere badenak laugarren errefortzu dosia jartzeko deia egin du, laugarren txertoak ospitaleratzeak eta heriotzak murrizten dituela adierazten duten datuak eta ebidentzia zientifikoak daudela iritzita.

Miren Basaras mikrobiologoa EITBren estudioetan

Amaitu berri den 2022an hil dira pertsona gehien covid-19arekin Euskal Autonomia Erkidegoan. Radio Vitorian Miren Basaras mikrobiologoak elkarrizketatu dute eta uste du oraindik ere egoera zaila dela.

"Oraindik ez gaude arriskutik kanpo. Birusak gure artean jarraitzen du, eta mundu mailako pandemia bat da. (Birusa) hobeto kontrolatu arte, ezagutzen ditugun neurriekin jarraitu beharko genuke", esan du.

Musukoa erabiltzen jarraitzearen alde hitz egin du Basarasek, batez ere sintomaren bat duten pertsonen kasuan "arnas aparatuko birus horiek geldiarazteko oso tresna erabilgarria delako".

Halaber, txertaketa pauta osoa hartzearen garrantzia azpimarratu du. Horren hitzetan, laugarren dosia omikron aldaerari aurre egiteko egokituta dago. "Laugarren errefortzudosiak ospitaleratzeak eta heriotzak murrizten dituela adierazten duten datuak eta ebidentzia zientifikoak daude", gaineratu du.