Itxi

eguraldia

Negu beteko giroa datorkigu igandetik aurrera

i.l.k. | eitb media

Leer en Castellano

Datorren asterako, alde banatik datozen antizikloiak eta borraskak hotza zein prezipitazioak utziko dituzte Euskal Herrian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Neguko eguraldi kaskarra espero da datorren asterako, igandetik aurrera bereziki hoztuko duelarik, larunbatean tenperaturaren igoera hizpide izango badugu ere. Astelehenetik aurrera, elur maila nabarmen jaitsi liteke eta prezipitazioak, oro har, ugariak izango dira.

Hala, EITB Mediako meteorologia zerbitzuak aurreikusi duenez, igandean eguraldi makurra izango dugu; orduek aurrera egin ahala batez ere, ipar mendebaldeko haizea itsasotik sartuko baita barnealderaino.

Hegoaldean euri pixka bat botako du frontea igarotzean, baina gero ostarteak zabalduko dira. Kantauri isurialdean, berriz, prezipitazioak ugariak izango dira eta elur maila arinki jaitsiko da. Hala, egunaren hasierarako espero diren 1.800 metroetatik, arratsaldean 900 metro ingururen bueltan ibiliko dela estimatzen da.

Tenperaturei dagokienez, igande goizalde epela espero da, arratsaldean hoztu egingo du frontea pasa eta aire hotza sartu ostean eta, eguna bukatzerako, aipatutako mailan elurra botako du.

Egun horretan 8 ºCko tenperatura minimoak eta 16 ºCko maximoak espero dira Bilbon, 7 ºCko minimoak eta 15 ºCko maximoak Donostian, gradu baten eta 9 ºCen inguruan izango dira Gasteizen, 0 eta 8 ºCen artean Iruñean, 1 ºC-8 ºC artekoak Tuteran, eta 4 ºCtik 13 ºC artekoak Maulen.

Urtarrileko ohiko giroa, datorren astean

Igandetik datorren astera, gurean eta Europa mendebaldean euri kopuru handia espero da. Metro karratuko 100 litro baino gehiago pilatuko dira Kantauri isurialdeko leku dezentetan; barnealdean, berriz, gutxiago.

Antizikloiaren eta borraskaren artean haize hotza etorriko zaigu astelehenean, alde bietatik.

Bideoak (1)