Eguraldia
131,3 litro pilatu dira Bilboko Portuan
EITB MEDIA
Gipuzkoan, Miramongo estazioan pilatu dira litro gehien azken orduotan. Araban eta Nafarroan ere erruz bota du euria. Gorbeako eta Eskaseko estazioak izan dira astinduenak.
Prezipitazioengatik indarrean jarri dituzten alertek eta abisuek ez dute hutsik egin. Iragarpenak beteta, erruz egin du euria Hego Euskal Herrian azken orduotan; Bilbo inguruan, bereziki.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak emandako datuen arabera, Bilboko Portuan 131,3 litro pilatu dira.
Bizkaian baita, euri asko egin du Amorebieta-Etxanon (23,8 litro), Arteagan (25,1 litro), Berriatuan (25,9 litro), Elorrion (26,6 litro), Mallabian (33,9 litro) eta Urkiolan (26,6 litro).
Araban, bestalde, Garbean (24,2 litro) eta Gorbeian (25,4 litro) busti du gehien.
Gipuzkoan, 25,3 litro pilatu dira Aizarnazabalen; 27,6 Altzolan; 31,2 Miramonen; 29 Pasaian eta 25,3 Zizurkilen.
Nafarroara ere heldu da denboralea. Eskaseko estazioan, adibidez, 33,9 litro pilatu dira 00:00ak arte.