Denboralea
Erkorekak ohartarazi du elurtea bukatzen denean uholdeak egon litezkeela berriro
EITB MEDIA
Gaur-gaurkoz ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da behin elurtea etenda eta euria egiten badu, uholdeak egotea, kontuan izanda ostegun arratsaldean hego haizea sartuko dela.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak agerraldia egin du asteazken honetan, Neguko Bidezaintza Plana koordinatzeko organoak egindako bileraren ondotik, bertan hartutako erabakien eta denboraleak eragin dituen gorabeheren berri emateko.
Hain zuzen ere, bi dira gaurko honetan hartutako erabaki nagusiak. Alde batetik, Neguko Bidezaintza Planak indarrean jarraituko du, ostegun arratsaldera arte, gutxienez, elurra egingo duelako. Bestetik, Uholdeen Larrialdi Plan Bereziak bere horretan jarraituko du, behin elurtea etenda hego haizea sartuko delako eta, euria egiten badu, ibaiek gainez egiteko arriskua dagoelako.
Eguerdiko "parentesia" igarota, arratsalderako berriro prezipitazioak espero dira, eta iluntzean 400 metroren bueltan kokatuko da berriz elur maila. Esan bezala, ostegun arratsalderako iragarri dute "barealdia", tenperaturak gora egingo duelako, eta, horrenbestez, elurra egiteko arriskua txikituko delako. Dena den, uholde arriskua areagotuko da orduan.
Segurtasun sailburuak ez du koordinazio organoaren bilera berririk aurreikusi, baina behar izatekotan hitzordu berri bat egingo dutela aureratu du.