Denboralea
Elur mailak gora egin ahala uholdeak egoteko arriskua areagotuko da gaur
EITB MEDIA
Une honetan ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da uholdeak egotea, behin elurtea etenda eta euria hasten denean, kontuan izanda eguerditik aurrera hego haizea sartuko dela.
Elur denboralea igarota, eguerditik aurera elur mailak gora egingo du, hego haizearen eraginez. Hala, arratsalde eta iluntzean urtutako urak uholdeak eragiteko arriskua areagotuko du gaur.
Hala adierazi zuen atzo Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak, Txurdinagako koordinazio zentroan egindako agerraldian, erakunde eta larrialdi zerbitzuen arteko bileraren ondotik.
Esan bezala, eguerditik aurrera "barealdia" iragarri dute, tenperaturak gora egingo duelako, eta, horrenbestez, elurra egiteko arriskua txikiu egingo da. Hori dela eta, uholde arriskua areagotuko da orduan.
Astelehen arratsaldean eta asteartean, zenbait ibaiek gainezka egin zuten Euskadiko zenbait puntutan. Esaterako, Gatikan eta Sondika herri bizkaitarretan.