Itxi

TRAGEDIA PATAGONIAN

Argentinako agintariek Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren heriotza ziurtagiria sinatu dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Urkullu lehendakariak azaldu duenez, medikuaren heriotza ziurtagiriak sinatuta orain Argentinako Kantzilertzari dagokio izapideak egitea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fitz Roy menditik jaisten ari zirela elur-jausi batek harrapatuta hil diren Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleen heriotza ziurtagiria sinatu dute Argentinako agintariek. Orain arte, ofizialki desagertuta zeuden horiek bizirik aurkitzeko itxaropenik ez bazegoen ere.

Deia egunkariak Bilbon antolatutako jardunaldi batean Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariaren eta Espainiako Gobernuak Argentinan duen ordezkariaren mezuak jaso ditu orain arte desagertutzat zeuden bi mendizaleen heriotzaren "mediku-ziurtagiria" sinatu dutela esanez.

Medikuak heriotza ziurtatzen duen agiria eman ostean, Urkulluren esanetan, orain Argentinako Kantzilertzari dagokio izapideak egitea.

Gainera, Iñigo Urkulluk doluminak eman dizkie hildakoen familiei, Euskadiko mendizaleen kolektiboari eta Federazioari.

Fitz Roy menditik jaisten ari zirela elur jausi batek harrapatutako bi alpinisten erreskate lanak bertan behera utzi dituzte asteburuan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)