Itxi

Trafikoa

Gauean kontuz gidatzea eta mendateen egoera kontsultatzea gomendatu dute

EITB Media

Leer en Castellano

Elurra eta izotza gora-beherak eragiten ari da euskal errepide sarean, eta mendate guztietan gomendatu dute kontuz gidatzea, elur-kota 500 metro ingururaino jaitsi baita.

Belate. Argazkia: Efe

Euskal Herriko errepide sarean gora-beherak eragiten ari da elurra eta izotza, eta mendateetan kontuz gidatzeko gomendioa zabaldu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.

Elurra ari du mandate askotan eta oso kontuz gidatzea gomendatzen du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak.

Unean uneko egoera ezagutzeko, trafikoa.euskadi.eus webgunea kontsultatzea gomendatzen dute.

Nafarroako Gobernuak ere kontuz gidatzeko deia egin du, 500 eta 700 metro arteko altueran 2tik 10 zentimetrora arteko elur geruza botatzea espero baita.

Gainera, Aralarko San Miguelen beharrezkoa da kateen erabilera 4. Kilometrotik aurrera, eta Isaba-Zurizan, NA-2000, berdin.

Belaguako Mendatea itxita dago 47. Kilometroan, Juan Piton, eta kateak erabili behar dira 33. Kilometrotik aurrera.

Albisteak (1)