Koronabirusa
Felix Zubia: "Larrialdi publikoaren garaia bukatu da"
Manu Gimenez | eitb media
Donostia Ospitaleko medikuak jakinarazi du abuztutik abendura ez dela koronabirusarekin lotutako gaixorik izan ZIUetan, eta gaitz horrek jota, eta gaur egun bi besterik ez daudela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUen buruak uste du koronabirusarekin lotutako "larrialdi publikoaren garaia bukatu" egin dela.
Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan azaldu duenez, abuztutik abendura ez zuten koronabirusarekin lotutako gaixorik izan ZIUetan, eta gaur egun bi besterik ez daude.
Munduko Osasun Erakundeak datozen egun edo asteetan erabakiko du mundu mailako alerta bertan behera uzten duen ala ez, baina Zubiak "argi" du "osasun publikoko arazo handi bezala pandemiaren amaiera" iritsi dela.
"Duela urtebeterekin edo birekin alderatuta egoerak ez du zerikusirik. Momenturik txarrena behar lukeenean, ez da gertatu. Horrek baikortasunera eramaten gaitu", azpimarratu du.
"Gaitza ez da desagertuko, baina osasun publikoan eta gure bizimoduan eragina asko jaitsiko da", bere esanetan.
Medikuak uste du orain gripearen moduko beste gaixotasunen antzera geratuko dela koronabirusa, eta "adin batetik aurrerakoak edo immunitate arazoak dituztenak" gehiago zaindu beharko direla.
Dena den, oraindik ikusteke omen dago urtaroei lotutako gaitza izango den, eta hor ikertu beharra dagoela iritzi dio, covid iraunkor kasuak bezalaxe.