Itxi

Koronabirusa

80 urtetik gorakoei banan-banan deituko die Osakidetzak, txertoa jar dezaten

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bestalde, 70 eta 79 urte bitartekoei SMS bidez ohartaraziko diete laugarren dosia jasotzeko aukera dutela oraindik.

Erizain bat emakume bati txertoa jartzen. Argazkia: EFE

Osakidetzak gogora ekarri du zabalik dela oraindik ere covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzeko epea. 80 urtetik gorakoen kasuan, gainera, telefono deia jasoko dute Osakidetzatik, bigarren errefortzu dosi hori eskaintzeko. Horrekin lotuta, Osasun Sailak oroitarazi du % 81eko immunitatea lortu dela 80 eta 89 urte bitartekoen artean, eta % 87,2koa 90 urtetik gorakoetan.

Bestalde, 70 eta 79 urte bitartekoei SMS bidez ohartaraziko diete laugarren dosia jasotzeko aukera dutela oraindik. Adin tarte horietatik kanpo daudenek ohiko bideak erabili ahalko dituzte horretarako, Osakidetzaren webgunean izena emateko edo ohiko osasun zentrora deitzeko aukera izango baitute.

Txertaketarekin lotutako zalantza oro argitzeko, galde-erantzunen atal bat ezarri dute Osasun Sailak eta Osakidetzak euren webguneetan.

 

Albisteak (2)