Itxi

Lan-gatazka

Osasunbideako langile guztiak grebara deituta otsailaren 15ean

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

ELA, LAB, UGT, SAE eta CCOOk egin dute deialdia. Hasiera batean, egun batekoa izango da, baina aukera guztiak ari dira aztertzen. Otsailaren 1etik aurrera medikuak egiten ari diren lanuztetik independentea da.

ELA, LAB, UGT, SAE eta CCOO sindikatuetako ordezkariak. Irudia: LAB

ELA, LAB, UGT, SAE eta CCOOk greba deitu dituzte otsailaren 15erako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile guztiak, euren "lan-baldintzak" hobetzeko. Otsailaren 1etik medikuek egiten duten lanuztetik independentea da mobilizazioa.

Ivan Irisarri eta Begoña Ruiz greba batzordeko bozeramaileek hedabideen aurrean adierazi dutenez, sindikatu guztiei irekitako proposamena izan da, baina Satsek eta Medikuen Sindikatuak ez zuten onartu, eta Afapnak atzo atzera bota zuen. "Osasunbideako langile guztien alde lan egitea da espiritua", azpimarratu dute.

Beraz, Medikuen Sindikatua asteazkenetik egiten ari den grebatik independentea da deialdia. Santos Indurain Osasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, Foru Gobernuak mahai sektoriala eta mahai orokorra deitu ditu, baina sindikatu deitzaileek uste dute ez dela nahikoa.

"Zuzenean hitz egin nahi dugu Departamentuarekin, beste batzuek egin duten bezala. Espero dezagun grebara iritsi aurretik serio negoziatzeko eta greba saihesteko esertzea. Negoziatzeko prest gaude eta ez dugu nahi azken eguna heldu eta zer gertatzen den ikusi arte itxarotea", azaldu du Ruizek.

Gainera, sindikatuek elkarretaratzea deitu dute otsailaren 10erako, eta, esan bezala, hilaren 15ean abiatuko dute greba; hasiera batean, egun batekoa izango da, baina aukera guztiak zabalik daude.

Bilera laburra

Bestalde, Foru Gobernuko Osasun Departamentuko eta Nafarroako Medikuen Sindikatuko ordezkariek bilera laburra egin dute gaur, baina ez da aurrerapauso garrantzitsurik eman.

SMNk deitutako grebak % 6,73ko jarraipena izan du gaur, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.