Itxi

Eguraldia

Zeropeko 7º izan dira Agurainen, larunbat honetan Euskadin izandako tenperaturarik baxuena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

EAEko beste zenbait txokotan ere izan dira zero azpiko tenperaturak, hala nola, Pagoetan (-6,7º), Espejon (-6,1º) eta Otxandion (-5,5º). Iragarpenari dagokionez, igandean, hodeiak ugaritu egingo dira eta tantaren bat bota dezake.

Elurtutako zuhaitza Arrizalan (Agurain). Argazkia: Jose Luis Ruiz de Larrinaga

Zeropeko 7º-ko gutxieneko tenperatura neurtu dute larunbat goizalde honetan Aguraingo Iturrietako estazioan, Araban, eta zero azpitik ere izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko beste hainbat puntutan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jaso dituenez: Pagoeta (-6,7º), Espejo (-6,1º) eta Otxandio (-5,5º), besteak beste.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak eta Meteorologia Zuzendaritzak bukatutzat eman du tenperatura minimoengatik eta izotzagatik ezarritako abisu horia.

Iragarpena

Igandean, zerua lainotuago egongo da, eta ez da baztertzen ipar partean eta egunaren lehen orduetan euri txikia egitea. Hegoaldean, aurreko egunetan baino hodei gehiago ikusiko ditugu, baina eguzki-tarteak ere izango dira.

Ipar-iparekialdeko haizeak indar gehixeagoz joko du, baita ziertzoak ere Ebro ibarrean.

Tenperaturari dagokionez, igandean, minimoak igo egingo dira dira 4-7 gradu ingurura arte, eta maximoak, berriz, jaitsi, eta nekez gaindituko dituzte 10 gradu. Izozteak ez dira hain ugariak izango, eta egiten duena ere arinagoa izango da.

Informazio gehiago (1)