Kargatzen...
Itxi

TRADIZIOA

Bilboko suhiltzaileek ere bat egin dute Santa Ageda bezperako kantaldiarekin

eitb media

Leer en Castellano

Urtero legez, Bilboko suhiltzaileek hiriko kaleak zeharkatu dituzte Santa Ageda bezperako kantuen doinuan, tradizioari eutsiz. Santa Ageda igandean den arren, ohiturak bezperan kantatzea agintzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urtero legez, eta tradizioari eutsiz, Bilboko suhiltzaileek Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatu dituzte Santa Ageda bezperako kantuak abestuz.

Mendeetako tradizio honen jatorria landa eremuan badago ere, herri eta hirietara ere iritsi da Santa Agedako eskea edo bezperan egiten den kantaldia. Abesbatzek eta koadrilek kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte santuaren omenezko abestiak ahotan. Makilak lurraren aurka joz markatzen dute abestien erritmoa.

Garai batean soldaduskara joateko adina zuten mutil- eta neska-zaharrak ziren atez ate dirua edo janaria eskatzen zutenak abestien doinuan, baina orain eskolako ikasleak, koadrilak, abesbatzak... edo denaloak ateratzen dira kalera. Asko, gainera, baserritarrez jantzita ateratzen dira.

Bilboko suhiltzaileen kasuan, eskean biltzen duten dirua Hodeilargi fundazioari emango diote, Batten gaixotasunaren aurka lan egiten duen elkarteari.

Bideoak (1)

Audioak (1)