Arma zuriak
Hauek dira arma zuriak oker erabiltzeagatik EAEn zorroztu dituzten isunak
EITB Media
Honelakoak dira gaur bertan indarrean sartu diren igoerak.
Eusko Jaurlaritzak eta 50.000 biztanletik gorako udalek arma zuriak oker erabiltzeagatik aurreikusitako isunak zorroztea adostu dute gaur. Neurria EAE osoan sartu da indarrean gaur bertan. Hauek dira isunak:
- Araudiaren arabera debekatutako arma bat eramatea: zigorra 900 eurokoa izatetik 1.500 eurokoa izatera pasatuko da.
- Araututako arma eramatea, baina baimendu gabeko lekuan edo egoeran: isuna 602 eurokoa izatetik 1.000 eurokoa izatera pasatuko da.
- Establezimendu publikoa, aisialdiko lokala edo jende asko dagoen lekua bada, % 100 igoko da.
- Alkoholdun edarien edo drogen eraginpean badago, % 100 igoko da.
- Pertsonak indarkeriazko portaera agertzen badu, % 100 igoko da.
- Pertsonak arma eskuan hartzen badu edo armarekin mehatxatzen badu, % 100 igoko da.
- Pertsonak arma axolagabekeriaz erabiltzen badu, % 100 igoko da.
- Adingabekoek ezin dute arma zuririk eraman. Eramaten badute, arau-hauste larria izango da, eta gaur egun 100 eurotik 600 eurora arteko zigorra dena 300 eurotik 600 euro artekoa izatera pasatuko da.