Itxi

IRAGARPENA

Araba abisu horipean dago berriro izotzagatik eta tenperatura baxuengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Goizaldean oso tenperatura hotzak izan dira berriro. Subillan, zeroz azpitik 4,4 ºC-koak, eta Espejon eta Sarrian, hurrenez hurren, - 2,9 ºC eta - 2,8 ºC.

Gizon bat bizikletan, Gasteiz izoztuan. Argazkia: EFE

Araban, -4,4 ºC erregistratu dituzte bart Subillako meteorologia-estazioan, eta zerotik beherako tenperaturak izan dira lurraldeko beste hainbat tokitan ere. Goizeko lehen orduetan, hotzetik jarraituko du, eta Araban abisu horia ezarri dute arrazoi horrengatik. 

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ezarritako abisuaren arabera, 00:00etan hasita 10:00ak arte tenperatura oso baxuak eta izotza egoteko arriskua egongo da. Iragarpenaren arabera, izotz txikia egin dezake Araban, batez ere mendebaldean, eta zenbait lekutan handia, gainera.

Bart gauekoa hotza izan da. Hotzena Subillan neurtu dute (-4,4 ºC), eta Espejo eta Sarriako tenperaturak daude zerrendan ondoren (-2,9 ºC eta -2,8 ºC, hurrenez hurren). Zero azpitik bi gradutik gora egon dira termometroak Zanbranan (-1,7 ºC) eta Abetxukun (-1,6 ºC).