Itxi

Emanzipa Programa

Emantzipaziorako laguntzaren gakoak: nork eta noiz eskatu ditzake?

EITB Media

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzaren Emanzipa Programaren barruan, 25 eta 29 urte bitarteko gazteek 300 euroko laguntzak eskatu ahal izango dituzte. Zer baldintza eskatuko dira? Noiz hasi ahal izango da laguntza horiek eskatzen?

Emantzipaziorako laguntzaren gakoak: nork eta noiz eskatu ditzake?. Argazkia: EITB Media.

Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean esan duenez, 2024tik aurrera eta 2 urtez, Eusko Jaurlaritzak 300 euroko laguntzak emango dizkie hilero 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, gurasoen etxetik irtetea eta emantzipatzea errazteko helburuarekin.

Laguntza horiek eskatu nahi dituzten gazteek honako baldintzak bete beharko dituzte:

-          Eskaria egitean 25 eta 29 urte artean izatea.

-          28.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

-          Eskaera egin aurreko urtean Euskadin erroldatuta egotea.

-          Azken hamar urteetan hiru urtez erroldatuta egon izana egiaztatzea.

-          Ohiko etxebizitza izan beharko duen horretako alokairu-kontratua edo etxebizitza librea erosteko kontratua izatea. Kontratu eskaera egin eta hurrengo sei hilabeteetan egon daiteke indarrean edo aurreikusita.

Emantzipatzeko laguntzak jasotzeko baldintzak. Argazkia: EITB Media.

Horrez gainera, honako gako hauek ere kontuan hartzekoak dira:

-          Laguntza hori ez da bateragarria izango babes publikoko etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan hartzearekin.

-          Bateragarria izango da Gaztelagun programako alokairu-laguntzekin.

-          DSBE edo EGBren ondorioetarako, onuradunaren diru-sarreren zati gisa zenbatuko da.

Epeak

Neurria 2024ko lehen seihilekoan indarrean sartuko dela aurreikusten da.

Lehendabizi, Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko Euskal Estrategia onartu behar da, programa hau estrategia horietako 10 proiektu eragileetako bat baita. Hori martxoan izango dela aurreikusten da.

Une horretatik aurrera, Emanzipa Programaren oinarriak arautzen dituen dekretua onartzeko prozesua jarriko da martxan. Dekretua 2023ko amaieran edo 2024ko hasieran onartuko dela aurreikusten da.

Neurria indarrean jarri ondoren hasiko dira gazteak dirulaguntzak jasotzen eta 2 urtez jaso ahal izango dituzte.

Albisteak (1)