Itxi

TRAFIKOA

Konpondu dira hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ondorioz Txorierrin izandako trafiko arazoak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 10:00ak inguruan izan da istripua, Zamudio parean. Bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Pertsona bat zauritu da.

Irudia: Ertzaintza

Auto-ilara luzeak —hiru kilometrorainokoak— sortu dira Txorierriko korridorean, Zamudio parean izan den istripu baten ondorioz. Bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, Barakaldoko noranzkoan, 10:00ak inguruan, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte istripua izan den tokian bertan.

Behin istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratuta, autoen joan-etorria bere onera etortzen hasi da, eta trafiko arazoak konponduta zeuden eguerdirako.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gutxienez pertsona bat zauritu da, kolpearen ondorioz.