Denboralea
Muturreko tenperaturak Hego Euskal Herrian: -7 gradu Erronkarin, -5 Iturrietan, -2 Zegaman eta -1 Otxandion
EITB MEDIA
Ipar haizeak aginduko du egun osoan zehar. Horrenbestez, sentsazio termikoa, alegia, hotz sentsazioa, are baxuagoa izango da. Tuteran, adibidez, zero azpitik gradu bat zegoen 11:00etan, baina sentsazioa lau gradu baxuagoa zen.
Erronkarin neurtu dute Hego Euskal Herriko tenperatura baxuena astelehen honetan (zero azpitik 7,6 gradu), eta Izaba izan da bigarren lekurik hotzena azken orduetan (zero azpitik 6,6 gradu), Estatuko Meteorologia Agentziak emandako datuen arabera.
Araban, elurrak ez ezik, hotzak ere hartu du lekua gaurkoan. Iturrietan, esaterako, zero azpitik 5 gradu izan dira goizeko lehenengo orduan.
Gipuzkoan eta Bizkaian ere, termometroak nekez heldu dira zero gradura zenbait puntutan. Zegaman eta Berastegin, adibidez, -2 graduko tenperatua izan dute, eta Otxandion -1ekoa izan da gaurko tenperatura hotzena.
Sentsazio termikoa
Ipar haizea nagusituko da egun osoan zehar. Horrenbestez, sentsazio termikoa, alegia, hotz sentsazioa, are baxuagoa izango da. Tuteran, adibidez, zero azpitik gradu 1 zegoen 11:00etan, baina sentsazioa lau gradu baxuagoa zen.