Itxi

KLIMA ALDAKETA

Bizkaiak baso suteetarako larrialdi plana eguneratu du klima aldaketara egokitzeko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Planak aurreikusten du, besteak beste, bulldozer bat erostea prebentziorako eta itzaltze lanetarako.

Baso sutea Bizkaian. Artxiboko argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak baso suteengatiko INFOBI larrialdi plana eguneratu du, klima aldaketak sortutako egoera berrietara egokitzeko. Izan ere, horren arabera, berotze globalak dakartzan muturreko fenomeno klimatikoen aurrean (lehorteak, bero boladak, haize boladak) suteak ere muturrekoagoak izango dira.

Planak aurreikusten du, besteak beste, bulldozer bat erostea prebentziorako eta itzaltze lanetarako. Bulldozer hori gehituko zaio eskuragarri dagoenari gehituko zaio, lurraldean horrelako baliabide mekanikoak erabiltzeko gaitasuna handitzeko asmoz.

Gainera, denetariko baso lurretan ibiltzeko moduko ibilgailu bat erosteko aukera aztertzen ari da Bizkaiko Foru Aldundia, autokargatzaile motakoa. 10.000 litroko ur deposituaz gain, 47 metroko irismena eta 360 gradutan buelta emateko ur kanoia izango ditu.

Halaber, baso suteen kausak ikertzeko brigada espezializatu bat sortzea ere aurreikusten da.