Zirkulazioa
Oñatiko 51 urteko gizon bat hil da Galizian, zirkulazio istripu batean
AGENTZIAK | EITB Media
Hildakoa Pablo Aguirregabiria OAR Coruña eskubaloi taldeko entrenatzailea da.
Oñatiko (Gipuzkoa) 51 urteko gizon bat hil da Lugon (Galizia) izandako zirkulazio istripu batean.
Hain zuzen ere, ezbeharra Baralla herrian jazo da, A-6 autobidean.
Hildakoa Pablo Aguirregabiria OAR Coruña eskubaloi taldeko entrenatzailea. 23. urtea zen harentzat talde horretan.