Itxi

Hezkuntza

Familien % 93,3k plaza lortu dute aukeratutako 2 urteko ikasgelan

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, % 3,8k beste aukera batean lortu dute plaza, eta % 2,3ri beste ikastetxe bat esleitu die Jaurlaritzak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urteko ikasgeletan esleitutako plazen % 93,3 familien lehen aukera izan dira, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu duenez. Guztira, 11.963 eskaera jaso dira.

Familien % 3,8k eurek eskatutakoa zen baina lehendabiziko aukera ez zen beste ikastetxe batean lortu dute lekua.

Azkenik, familien % 2,3ri, eskaeren artean ez zegoen beste ikastetxe bat esleitu die Jaurlaritzak. Eskaera horietako gehienetan, Bildarratzen arabera, familiek ikastetxe bakarra jarri zuten aukeren zerrendan, eta lortu ez zutenez, beste zentro bat esleitu behar izan die Sailak.

Ikastolen Elkarteak matrikulatzea eskatu duten ikasle guztiak bere ikasgeletan mantentzeko konpromisoa hartu du. Ikasturte horretan, Hezkuntza ituna aintzat hartzen duen araudi berri bat sartu da indarrean, "kalteberatasun indize" baten arabera plazak gordetzeko. Ikastolen arabera, Hezkuntza Sailak ez ditu "joko arau" berak ezarri ikastetxe guztientzat erreserbatutako plazen esparruan.

Sailburuak gogorarazi du matrikulazioa Hezkuntza Sailari dagokiola, ez ikastetxeei. "Enbidoekin eta ordagoekin ez zaio inori laguntzen, ez zaio familiei laguntzen", gaineratu du.

Bildarratzek azpimarratu du araudian argi geratzen dela diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztiek erantzukizun bera izan behar dutela eskola bereizketaren aurkako borrokan.

Bideoak (1)