Itxi

Sexu erasoa

Behin-behinean aske geratu da Iruñean emakume bati sexu erasoa egin ziolakoan atxilotutako gizona

EITB Media

Leer en Castellano

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berri eman duenz, ez fiskaltzak, ez akusazioak ez dute eskatu ikertua espetxeratzerik. Halere, 15 egunez behin joan beharko da epaitegira.

Iruñeko 5. zenbakiko Instrukzio epaileak behin-behinean aske utzi du emakume bati sexu erasoa egin ziolakoan larunbat honetan atxilotutako gizona

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek berri eman dutenez, ez fiskaltzak, ez akusazioak ez dute ikertua espetxeratzerik eskatu. Halere, 15 egunez behin joan beharko da epaitegira.

Halaber, 500 metroko urruntze agindua ezarri dio epaileak eta ezingo da emakumearekin harremanetan jarri prozedura amaitu arte. 

Gainera, herrialdetik ateratzea debekatu diote eta pasaportea erretiratu zaio. 

Erasoa Nafarroako hiriburuko lurpeko pasabide batean gertatu zen eta joan den martxoaren 19an salatu zuen emakumeak. Poliziaren ikerketaren ondorioz, gizona atxilotu zuten eta aske utzi du orain epaileak, behin-behinean. 

Albisteak (1)