Itxi

KORONABIRUSA

EAEko erietxeetako zainketa intentsiboetan ez dago covid-19a duen gaixorik pandemia hasi zenetik lehen aldiz

EITB MEDIA

Hala ere, 3 pertsona hil dira azken astean gaixotasun horren ondorioz, eta oraindik 70 pertsona daude Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan ingresaturik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskadiko erietxeetan ez dago covid-19a duen gaixorik ingresaturik zainketa intentsiboetako unitateetan, koronabirusaren pandemia hasi zenetik lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi duenez.

Hala ere, eta astelehen honetan argitaratutako azken buletin epidemiologikoan jasotako datuen arabera, 3 pertsona hil dira azken astean gaixotasun horren ondorioz. Hortaz, 8.543 pertsona hil dira koronabirusak jota Euskadin pandemia hasi zenetik.

Aitzitik, 70 pertsona daude EAEko ospitaleetan ingresaturik birus horren ondorioz, martxoaren 20an zabaldutako azken txostenean baino 20 pertsona gehiago (orduan 50 zeuden).

60 urte edo gehiagoko biztanleen artean 14 egunetan metatutako intzidentzia 45,78 kasutik 25,08 kasura jaitsi da astelehen honetan. Aurreko astean kolektibo horretan atzemandako kutsatzeen kopuruak ere behera egin du 166raino, azken buletinean baino 7 gutxiago, hain zuzen ere.

Bideoak (1)