Brittany Ferries linea
Galizia ontziak Bilbo eta Portsmouth lotuko ditu berriro, neguko etenaldiaren ondotik
EITB MEDIA
2020ko abenduan egin zuen estreinakoz Bizkaitik Ingalaterrarainoko bidea. 1.050 bidaiarirentzako tokia eta 2.714 metro luze ditu.
Brittany Ferries lineak astean birritan lotzen ditu Bilboko eta Portsmoutheko —Ingalaterra hegoaldea— portuak, eta, neguko etenaldiaren ostean, apirilaren 1ean porturatu zuen berriro Galizia ontzia —bi hiri horien arteko bidaiak egiten ditu—. Bilboko Portuaren arabera, konpainia horrek duten ontzi berritzaile, eroso eta jasangarrienetakoa da.
2020ko abenduan egin zuen estreinakoz Bizkaitik Ingalaterrarainoko bidea. 1.050 bidaiarirentzako tokia eta 2.714 metro luze ditu.
Brittany Ferriesek, bestalde, Salamanca ontzia ere erabiltzen du Bilbo eta Rosslare (Irlanda) lotzeko.
Bestalde, MN Pelican izenekoak (100 ibilgailu sartzen dira bertan) zamaketa zerbitzua eskaintzen du Bilbo eta Poole (Erresuma Batua) artean, astean birritan.