Aste Santua
Auto-ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira
EITB Media
522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal errepideetan arratsalde zaila igaro ostean, ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da.
Arratsaldean 9 kilometroko auto-ilarak izan dira Irunen (Gipuzkoa), AP-8 autobideko Biriatuko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan. Auto-ilara horiek, gainera, arazoak eragin dituzte ibilgailuen dentsitateagatik, bai GI-636 errepidean, bai N-121-A errepidean, baita mugara bidean ere.
Halaber, auto-ilara luzeak izan dira AP-1 eta N-1 errepideen arteko loturan, Armiñonen (Araba), Madrilerako noranzkoan.
Horrez gain, AP-8an, Kantabriarako noranzkoan, Santurtzi eta Muskiz artean (Bizkaia) auto-ilarak eta trafiko oso geldoa izan dira.
522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.
Informazio gehiago nahi izanez gero, errepideen egoera kontsultatu 011 telefonoan edo trafikoa.euskadi.eus webgunean, TrafikoaEJGV (Android / iOS) aplikazioan edo eitb.eus-en webkameretan. Baita Radio Euskadiko eta Euskadi Irratiko buletinetan ere.