Itxi

Mendiko istripuak

Sei pertsona hil dira igandean Frantziako Alpeetan izandako elur-jausiaren ondorioz

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Igande eguerdian gertatu zen 500 metroko zabalera hartu zuen elur-jausia, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Armancette glaziarrean, Savoia Garaian. Tokiko agintariek onartu dute tenperaturak igoera drastikoa izan duela azken egunotan.

Frantziako alpeen artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Larrialdi zerbitzuek beste bi pertsonaren gorpuak aurkitu dituzte Armancette glaziarraren inguruan, Frantziako Alpeetan. Hala, igandean izandako elur-jausiak sei hildako utzi ditu guztira, Fiskaltzak astelehen honetan zabaldu duen balantze berri baten arabera.

Miaketa-taldeek hasiera batean bi gidariren eta beste hainbeste bezeroren gorpuak aurkitu zituzten, eta igandean bosgarren gorpu bat gehitu zitzaien horiei, 40 urte inguruko emakume batena. Astelehen honetan, desagertuta zegoen zen azken pertsona agertu da, gizon bat, France 3-k aipatutako fiskal baten arabera.

Igande eguerdian gertatu zen 500 metroko zabalera hartu zuen elur-jausia, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Armancette glaziarrean, Savoia Garaian. Tokiko agintariek onartu dute tenperaturak igoera drastikoa izan duela azken egunotan.

Hildakoez gain, elur-jausiak zauritu arin bat eragin zuen, eta beste zortzi pertsona onik atera ziren.