Nafarroa
Frantziako motozale bat hil da Luzaiden, bidetik atera eta seinale batekin talka eginda
Agentziak | EITB Media
Frantziara bidean zihoazen hiru motozaletatik lehena zen hildakoa.
Frantziako motozale bat hil da astelehen honetan Luzaiden (Nafarroa), NA-135 errepidetik atera eta, ondoren, zirkulazio seinale baten aurka talka eginda, errepide horretako 49,5 kilometroan.
Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ezbeharra 15:40an gertatu da, hiru motozale Frantziarako noranzkoan zihoazela. Hildakoa hiruretako lehena zen.
Guardiako epaileari jakinarazi ondoren, epaileak gorpua jasotzeko baimena eman du. Iruñeko Bide Segurtasuneko eta Argiketa eta Ikerketa taldeko agenteak, osasun langileak, Nafarroako suhiltzaileak eta SOS Nafarroako helikopteroa bertaratu dira, baina helikopteroa ez dute behar izan azkenean.