Gertakaria Bizkaian
Euskotrenek zerbitzua berrezarri du Kukullaga eta Usansolo artean, harrapaketa bategatik etenda egon ostean
EITB Media
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian (Basauri).
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian, Basaurin. Ondorioz, Euskotrenek zerbitzua eten behar izan du Kukullaga eta Usansolo artean, eta tarte batean autobusez egin dute bi puntu horien arteko bidea bidaiariek, konpainiak berak jakitera eman duenez.
09:30 aldera, baina, tren zerbitzua berrabiarazi du Euskotrenek.
Harrapaketa Arizko geltokian (Basauri) jazo da, 07:00etan.