Itxi

Elkarrizketa

Melgosa: "8.000 familiak baino gehiagok jasoko dituzte seme-alabak hazteko hileko dirulaguntzak"

EITB Media

Leer en Castellano

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 42.446 eskaera jaso ditu seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza jasotzeko.

Nerea Melgosa sailburua, gaur goizean, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EITB Media

Hiru urtetik beherako seme-alabak ardurapean dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko familientzako zuzeneko dirulaguntza berria jarriko dute martxan, seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko prestazioa. Eusko Jaurlaritzak 200 euro ordainduko ditu hilean, adingabea jaiotzen denetik hiru urte bete arte. Zenbateko hori 100 eurokoa izango da hilean, harik eta adingabeak zazpi urte bete arte hirugarren seme-alaben eta ondorengoen kasuan (familia ugariak).

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Radio Vitorian eskainitako elkarrizketan iragarri duenez, lehenengo ordainketak maiatzeko lehen astean egingo dira, eta gero automatikoki kobratuko dira hilero.

Gainera, sailburuak jakinarazi duenez, EAEko 8.000 familia baino gehiago laguntzak jasotzen egongo dira maiatzerako.

Seme-alabak hazteko eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak hilero emango dituen laguntzek 42.446 eskaera jaso dituzte dagoeneko, eta lehenengo ordainketak (1.500 familia baino gehiago) datorren astean bideratuko dira.