TRAFIKOA
Motozale bat zauritu da A-8an, Trapagaran parean izandako istripuan
EITB Media
Zauritutako pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ezbeharraren ondorioz, hiru erreietako bat itxi dute eta auto ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan.
Motor gidari bat arin zauritu da A-8 autobidean, Trapagaran parean, gertatu den istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zauritutako pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Ezbeharra 07:25ean gertatu da. Antza denez, motozaleak ibilgailuaren kontrola galdu du eta erori egin da.
Motorra hiru erreietako bat oztopatzen gelditu da eta horrek ibilgailuen trafikoa moteldu du.
Hala ere, 08:30erako istripua izan duen ibilgailua bidetik kendu dute eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.