Arabako patroia
Armentia izango da gaur, San Prudentzio egunean, jaiaren erdigunea
EITB Media
Probintzia plazan erretreta egin ostean, gau tropikal batez gozatu dute arabarrek, danbor eta upelak hartuta. Festak Armentiako landetan jarraituko du egunean zehar; hainbat ekitaldi daude antolatuta.
Araban egun seinalatua dute gaur: San Prudentzio, lurraldeko patroia. Iaz ez bezala, eguraldia lagun izango dute arabarrek. Beroa espero da gaurko, 27 ºC-ko maximoak aurreikusi dituzte, eta behingoagatik, prezipitaziorik ez —"santu pixontziak" ez dio, beraz, izenari men egingo—. Hori horrela, "egun zoragarriaz" gozatzeko abagunea izango da, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak goizean nabarmendu duenez.
Gau luzearen ondotik, eguna Zortzikoarekin abiatu da, Arabako Foru Aldundiaren Txistulari eta Tronpeta-joleen Bandaren eskutik. Gasteizko Probintzia plazan bildutako ordezkari instituzionalen artean izan da Gonzalez ahaldun nagusia, eta San Prudentzio eguna zoriontzeko baliatu du:
¿ Plaza de la Provincia.
— Radio Vitoria (@radio_vitoria) April 28, 2023
¿ Así ha sido la Interpretación del “Zortziko Álava” (o “Zortziko de San Prudencio”).
¿ Banda de Txistularis y Trompeteros de la Diputación Foral de Álava. pic.twitter.com/Qu4ktStycC
¿ Tras el #Zortziko, el diputado general de #Araba felicita las fiestas de #SanPrudencio2023 a las y los alaveses
— Radio Vitoria (@radio_vitoria) April 28, 2023
¿ @ramirogonza atiende las preguntas en directo de nuestra conpañera @kaitinallende pic.twitter.com/MXElfAplYm
Armentia da ordutik jaiaren bihotza. Antolatutako dozenaka ekitaldien arteko lehenak, meza, 11:00etan, eta ohorezko Aurreskua, 12:00etan. Ondoren etorriko dira besteak: haurrentzako jolasak, herri kirolak, lehiaketa gastronomikoak eta 170 saltokitan erosteko aukera. Betiko moduan, musikak aparteko protagonismoa izango du San Prudentzio egunean. Berbena, esaterako, Berriztu taldearen eskutik egingo dute, 18:00etan hasita.
Festa atzo, 21:00etan, lehertu zen, erretretarekin. Lepo egon zen Gasteizko Probintzia plaza, gau epelaz baliatuta:
Gauerdia jotzear zela (23:30), 25 elkarte gastronomikotako soldadu, sukaldari eta miñoiek euren danborrak eta upelak astindu zituzten hiria "esanarazteko":