Istripua
Gidaririk gabeko auto bat terraza batean sartu da Donostian, eta bi pertsona zauritu ditu
EITB Media
Istripua 21:00etan gertatu da, Gros auzoko Karkizano kalean, esku-balaztak huts egin ostean. Bi pertsona artatu dituzte osasun-zerbitzuek, baina ez zuten zauri larririk.
Gidaririk gabeko auto batek tentsio-uneak sortu ditu arratsaldean Donostian; izan ere, Ertzaintzako iturriek adierazi dutenez, Groseko Karkizano kalean aparkatuta zegoen ibilgailu baten esku-balaztak huts egin du, eta autoa mugitzen hasi da. Zoritxarrez, taberna baten terrazan sartu da. Lekukoen arabera, autoak terrazako mahaiak aurretik eraman ditu, eta bi pertsona zauritu dira, arin. Sustoa, hala ere, denek hartu dute.
Istripua 21:00etan gertatu da. Anbulantziak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira.