Itxi

Sanferminak 2012

Zoramena nagusi Iruñean, sanferminen hasieran

Erredakzioa

Iñaki Cabases Nafarroa Baiko zinegotziak bota du txupina. 12:00ak jotzear zeudela, Udaletxeko balkoira atera da Ane alabarekin batera, plazan zeudenen ikusmina areagotuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2012ko sanferminetako txupinazoak 12:00ak puntu-puntuan piztu eta bota dute, etenik gabeko bederatzi eguneko jaiari hasiera emanda. Aurten zortzi entzierro, 431 ekitaldi izango dira, eta, horrez gain, 'riau-riau' famatua berreskuratuko dute, 16 urteko etenaldiaren ondoren.

Iñaki Cabases Nafarroa Baiko zinegotziak bota du txupina. 12:00ak jotzear zeudela, Udaletxeko balkoira atera da Ane alabarekin batera, plazan zeudenen ikusmina areagotuta. Orduan, eta milaka pertsonen aurrean, honako hitzak esan ditu: "Iruindarrak, pamploneses, pamplonesas, eta gurekin jaiaz disfrutatzera etorri zareten guztiak, ¡Viva San Fermín!, Gora San Fermin!"

Gauzak horrela, Cabasesek ohiko hitzak pixka bat luzatu ditu.

Pelikula baten grabazioa
Bitxikeri gisa, Iruñeko Udalaren barruan 'Blue Lips' filma egiten ari diren profesional talde bat ere izan da, Nafarroako Cronofia Films ekoiztetxekoak, izan ere, sanferminen hasieran udaletxean bizi duten giroa filmaren grabazioaren parte bat da.

Beraz, Iruña jaietan sartuta dago jada, buru-belarri. Jaietako programan 431 ekitaldi daude: 305 musikalak, 77 haurrentzat, 33 zezenekin lotuta, zortzi instituzionalak eta beste zortzi kirolekin lotutakoak. Aurtengo jaien aurrekontua 2,4 milioi eurokoa da, iazkoa baino % 8 txikiagoa.

Albisteak (4)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)