Itxi

Energia berriztagarria

17.000 metrotik gorako luzera duen proiektu eoliko bat aurkeztu dute Araban

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

'Cantoblanco Parke Eolikoa' proiektua Añana, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteizko udalerrietatik igaroko litzateke.

Oizko haize-sorgailuak. Argazkia: Amaia Olabarria.

Euskal Haizie SL enpresak 'Cantoblanco Parke Eolikoa' proiektua aurkeztu du, 8 aerosorgailuk eta 17.000 metrotik gorako luzerako lineak osatuko luketen proiektua. Añana, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteizko udalerriei eragingo lieke.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak jaso duenez, proiektua 49,6 MW-eko parke eoliko bat da, 6,2 MW-eko zortzi aerosorgailuz osatua. Gainera, sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura bat ere izango luke.

Lineak 17.151 metroko luzera izango luke, horietatik 16.282 metro airetik. Proiektuak Añana, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteizko udalerriei eragingo lieke.

Teknologia berriztagarri eolikoaren bidez energia elektrikoa sortzea da helburua. Hala ere, aurrera eramateko, administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortu beharko ditu aurretik.

'Las Llanas' kasua

Euskal Haizie SL enpresak antzeko proiektu bat aurkeztu zuen Bizkaian, 'Las Llanas' izenekoa, Gordexola, Gueñes eta Zalla herriei eragiten ziena. Enpresak azaldu zuenez,  proiektua atzera bota zuten, "sartzeko eta konektatzeko baimena eskatzeko asmoa zuen azpiestazioan ebakuazio-ahalmenik ez zegoelako".

Hala eta guztiz ere, udalerrietako udalek ezezkoa eman zioten eraikuntza-proposamenari, udalerrien ondarean zuen eraginagatik.

Zallako alkateak berak urtarrilean esan zuen proposatutako proiektuak kalteak eragingo zituela inguruko natura-ondarean: "Proiektuak eragin larria izango du Zallako mendirik jendetsuenetako eta enblematikoenetako baten natura- eta paisaia-ondarean".