Araba
Lorategiak ez ureztatzeko eskatu die Zuiako Udalak herritarrei, euri faltagatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Datozen hilabeteetan prezipitazio gutxi egingo duelakoan, eta udan izango den ur gabeziari aurre egiteko, "arduraz" jokatzeko eskatu die bizilagunei, eta lorategiak ez ureztatzeko eta igerilekuak ez betetzeko.
Zuiako (Araba) Udalak herritarrei, webgunearen bidez, eskatu die lorategiak ez ureztatzeko eta igerilekuak ez betetzeko; hau da, ura "alferrik" ez erabiltzeko galdegin die, euri faltak eragindako lehortearen aurrean. Apiriletik, gainera, igo egin da ur kontsumoa Zuian. Etxebizitza familiabakar asko daude bertan.
2.300 biztanleri eragiten die "neurriak". Udala "kezkatuta" agertu da lehortea eta ur kontsumoaren gorakada une berean iritsi direlako.
Horregatik, eta datozen hilabeteetan prezipitazio gutxi egingo duelakoan, "arduraz" jokatzeko eskatu die herritarrei, eta lorategiak ez ureztatzeko eta igerilekuak ez betetzeko.