TRAFIKO ISTRIPUA
Hil egin da larunbatean Orion izandako istripuan larri zauritutako motozalea
EITB Media
Hildakoa gizonak 30 urte ditu eta Andoaingo bizilaguna da.
Larunbatean Orion izandako trafiko istripuan larri zauritutako motozalea hil egin da.
Motor batek eta auto batek talka egin zuten larunbatean 11:00ak aldera, N-634 errepideko 11. puntu kilometrikoan, Orio parean eta Zarauzko noranzkoan.
Osasun langileek motorraren gidaria tokian bertan artatu zuten, eta anbulantzian eraman zuten Donostia Ospitalera, zauri larriekin.
Azkenean, ordea, Donostia Ospitalean hil da.