Nafarroa
Behin-behineko espetxealdia, Iruñean bikotekidea hil zuen emakumearentzako
EITB MEDIA
Iruñeko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du, gaur gauean.
Iruñeko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak espetxeratzeko agindu du asteazken honetan Nafarroako hiriburuan bikotekide ohia hil ostean atxilotutako emakumea, behin-behinean, komunikatuta eta fidantzarik gabe.
Hilketa Arrotxapea auzoan gertatu zen, emakumeak ustez bikotekide ohia, 14:15ak aldera, labankadaz hil zuenean. 45 urteko gizona etxeko atariraino jaistea lortu zuen, baina, azkenean, bertan hil zen.
Udaltzainek emakumea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.
AURRERAPENA