Gipuzkoa
30 urteko gizon bat hil da Beasainen, tren batek harrapatuta
EITB MEDIA
Jazoeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute. Ezbeharrak atzerapenak eragin ditu tren-zerbitzuan, Donostiarako noranzkoan.
30 urteko gizonezko bat hil da igande goiz honetan Beasaingo tren-geltokian (Gipuzkoa), tren batek harrapatuta, Adifeko eta Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez. Jazoeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaera 07:30ak aldera izan da, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
Adifek jakinarazi duenez, tren-zerbitzua ez da eten, baina 20 minutu inguruko atzerapenak izaten ari dira Donostiarako noranzkoan.