Villabonako erasoa
Erkorekak, Villabonako erasoaz: "Lehen atestatuan ez da gorroto arrazoirik agertzen, gerora bai"
EITB MEDIA
Segurtasun sailburuak erantsi du Ertzaintzak "liskarrean" parte hartu zuten pertsona guztiak identifikatu zituela hasieratik, "erasotzailea bera ere".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du asteazken honetan komunikabideen aurrean, Orioko hilketa matxistaren ikerketatik ateratako lehenengo ondorioak ezagutarazteko. Kazetariek egindako galderei erantzunez, iragan asteburuan Villabonan izandako eraso homofoboaz ere mintzatu da.
"Hasieran, goizaldeko borroka baten edukia izan zuen bakarrik. Maiz izaten dira horrelakoak. Gorrotoarekin zerikusia duen arrazoirik, baina, ez da azaltzen momentu horretan, gerora datoz, eta orain ikertu eta baloratuko egin behar dira", adierazi du.
Segurtasun sailburuak erantsi du Ertzaintzak "liskarrean" parte hartu zuten pertsona guztiak identifikatu zituela hasieratik, "erasotzailea bera ere".