Asturias
12 urteko bi ahizpa biki hil dira Oviedon, argi-patio batetik behera erorita
Agentziak | EITB MEDIA
Ezbeharra ostiral goizean jazo da, 09:30 aldera. Ikertzaileek baztertu egin dute beste inoren esku-hartzea oraindik argitu behar duten gertaera tragiko horretan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
12 urteko bi neskato, ahizpa bikiak, hil dira ostiral honetan Oviedoko eraikin bateko argi-patiotik behera erorita, Espainiako Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.
Ezbeharra ostiral goizean jazo da, 09:30 aldera, Asturiasko hiriburuko Facetos kaleko eraikin batean.
Polizia judizialeko eta zientifikoko agenteak bertaratu dira, gertatutakoa ikertzeko.
Baztertu egin dute beste inork esku hartu izana
Ikertzaileek baztertu egin dute beste inoren esku-hartzerik egotea horren atzean, gertaera tragiko horri buruzko informazio guztia biltzen duten bitartean.
"Lehen egiaztapenak egiten ari gara, oraindik ezin ditugu datu guztiak frogatutzat eman", esan du ikerketaren arduradunak.