Itxi

GIPUZKOA

Villabonako erasoaren biktimek eta ustezko erasotzaileek Tolosako epaitegian deklaratuko dute gaur

EITB Media

Leer en Castellano

09:00etarako deituta zeuden hiru biktimak, ustezko erasotzaileetako bi eta lekuko bat, baina atzerapenarekin hasi dira deklarazioak. Guztira, 15 pertsona identifikatu dituzte maiatzaren 14an izandako erasoarekin lotuta.

Yeison eta Brayan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Villabonan maiatzaren 14an izandako erasoarekin lotuta, hiru biktimek, bi ustezko erasotzailek eta lekuko batek deklaratuko dute gaur Tolosako epaitegian. 09:00etarako zeuden deituta, baina deklarazio hartzeak atzerapenarekin hasi dira.

15 pertsona identifikatu dituzte gertaerarekin lotura dutelakoan, baina gaurkoan ustezko erasotzaileetako bi deitu dituzte.

Gaurko saioan, biktimek urruntze agindua eskatuko dute epailearen aurrean, EITB Mediak jakin duenez. Halaber, ikusi egin beharko da epaileak gertatutakoa gorroto delitu edo lesio delitu gisa hartzen duen.

Maiatzaren 13tik 14rako goizaldean gertatu zen erasoa. Villabonan, taberna batetik ateratakoan, jipoitu eta eraso homofobo eta xenofoboak egin zizkiotela salatu zuten Yeisonek eta Brayanek, eta horietako baten izeba (Carla) ere jipoitu zuten.

Bestalde, Kolonbiatik Zizurkilera duela hilabete inguru iritsitako bikote homosexualari babesa adierazteko aurreko astean egindako elkarretaratzean dozenaka herritar batu ziren Zizurkil eta Villabona herriak lotzen dituen oinezkoen zubian.

Albisteak (4)