Itxi

Irain delitua

Inputatu egin dituzte TV3ko Rocioko Ama Birjinari buruzko gag-aren egileak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Akusazioak apirilaren 4an igorritako parodia baten ondorio dira. Bertan, Judit Martin aktoreak, Rocioko Ama Birjina bezala karakterizatua, "200 urte Jainkoak agintzen duen bezala txortan egin ezinik" zeramatzala zioen.

TV3. Argazkia: Wikimedia Commons.

Bartzelonako epaile batek ikertu gisa deitu ditu Aste Santuan TV3k "Esta passant" saioan igorri zuen Rocioko Ama Birjinari buruzko gag ospetsuaren egileak, irain delitua egin izana leporatuta. Hain zuzen ere, Toni Soler zuzendaria, Jair Dominguez aurkezlea eta Judit Martin aktorea dira ikertutakoak.

Akusazioak apirilaren 4an igorritako "elkarrizketa" moduko parodia baten ondorio dira. Bertan, Judit Martin aktorea Rocioko Ama Birjina bezala agertzen zen, eskuetan Jesus haurraren itxura zuen panpina bat zeramala. Eszenan, aktoreak jantziaren ikusgarritasuna kritikatzen zuen: "200 urte daramatzat Jainkoak agitzen duen bezala txortan egin ezinik!".

Horrenbestez, Abokatu Kristauen Espainiako Fundazioak salaketa jarri zuen programako egileen aurka. Epaileak irain delitua izan daitekeela uste du, eta aipatu fundazio hori herri-akusazio gisa onartu du auzian.