Itxi

Ezbeharra A1 autobian

Kamioilari bat hil da Agurainen izandako istripuan

EITB Media

Leer en Castellano

A1 autobia itxi behar izan dute, eta bypassa ezarri dute A3138 errepidetik. Beste bi pertsona zauritu dira ezbeharrean. Zaurituetako bat anbulantzian Santiago Ospitalera eraman dute, eta bestea helikopteroan Txagorritxura.

Istripua A1 autobian, Agurainen (Araba). Argazkia: EFE

A1 autobia itxi behar izan dute arratsaldean zisterna-kamioi batek eta bi autok istripua izan ostean, Agurainen (Araba), Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Pertsona bat hil eta beste bi zauritu dira ezbeharrean. Zaurituetako bat anbulantzian Santiago Ospitalera eraman dute, eta bestea helikopteroan Txagorritxura. Hildakoa 61 urteko gizonezko kamioilaria da, eta zaurituak bi autoetako gidariak.

Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da, eta autobiaren bi norabideak itxi dituzte, Gasteizerako zein Nafarroarako noranzkoan. Zirkulazioa A3138 errepidetik bideratu, bypassa ezarrita. Hala, tarte horretan, norabide bakarra du errepideak. 

Istripua larria izan da eta, ibilgailuen eta kamioiaren arteko talkaren ondoren, kamioiak su hartu du. Suhiltzaileak eta Ertzaintza lanean ari dira istripua gertatu den lekuan.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, auto-ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan, 9 kilometrorainokoak, eta 5 kilometroko auto-ilarak Madrilerako noranzkoan.