Itxi

Bizkaibus

Bizkaibuseko aplikazio berriak autobusa iristeko zenbat denbora falta den erakutsiko du

EITB Media

Leer en Castellano

Gaurtik aurrera deskarga daiteke, eta diseinu sinpleagoa eta erabilerrazagoa dauka. Besteak beste, geltokiak eta lineak pertsonalizatzeko aukera ematen du, eta ibilbideak diseina daitezke.

Aplikazioa Google Playen eta App Storen eskuragarri dago. Irudia: EITB Media

Bizkaibusek aplikazio berria du gaurtik aurrera. Aurreko aplikazioarekiko berrikuntzei esker, autobus bat geltokira iristeko zenbat denbora falta den jakin ahalko dute erabiltzaileek.

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, autobusen jarraipena errazteko asmoz, diseinu sinpleagoa, erabilterrazagoa eta intuitiboagoa du. Gainera, Bizkaibuseko geltokietan instalatutako QR kodeen irakurgailua dauka, autobusak iristeko zenbat denbora falta den jakiteko eta horiei buruzko informazioa emateko.

Berrikuntzen artean, erabiltzaileek geltokiak eta lineak pertsonalizatu ahalko dituzte, autobusaren kokapen zehatza ezagutu, hurbilen dagoen geltokia zein den jakin eta oinezko ibilbideak bistaratu. Gainera, ibilbideak diseinatu ahalko dira, autobus-aldaketak eta iraupena barne.