Bainu denboraldia
Uraren kalitate “bikaina” Euskadiko hondartza gehienetan, bainu denboraldiaren hasieran
EITB Media
Soilik hiru hondartzak jaso dute “bikaina” ez den kalifikazioa: bik “ona” jazo dute eta besteak “eskasa”. Uraren kalitatea astero aztertuko dute, horren bilakaera ikusteko.
Euskadiko bainu-denboraldi ofiziala gaur, ekainak 1, hasi da, hondartza gehienetan ur-kalitate "bikaina" zutela. Zaintza hori Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egiten du.
Euskadin guztira 44 bainu-eremu daude: 38 kostaldean, bost Uribarri Ganboako urtegian eta bat Usakon. Horietatik 41ek ur-kalitate "bikaina" dutela adierazi dute, bik "ona" eta batek "eskasa". Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, uraren kalitatea "ona" da Bizkaiko Abiña eta Ea hondartzetan, eta "eskasa" Arantzazukoan (Oñati); azken horretan, bainu-denboraldia oraindik ez da hasi.
Baldintza meteorologikoek uraren kalitatea alda dezakete; beraz, bainu-denboraldian zehar, astero hartuko ditu laginak Osasun Sailak, aldaketak aztertzeko.