Trafikoa
Bukatu dira N-1 errepidean kamioi baten matxuragatik goizeko lehen orduan sortutako auto ilarak
EITB MEDIA
Lasarterako noranzkoan gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik. Horrek trafikoa zaildu du Andoain parean.
Kamioi batek goizeko lehen orduan izandako matxurak auto ilara luzeak eragin ditu N-1 errepidean, Andoain parean eta Lasarterako noranzkoan. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 07:00ak aldera gelditu da ibilgailua, aurrera egin ezinik, eta ondorioz errei bat itxi behar izan dute.
Lau kilometrorainoko ilarak sortu dira uneren batean, baina 10:00etarako garbi zegoen errepidea.