Itxi

ERTZAINTZA

Urkulluk, Ertzaintzaren sindikatuei: Ez dut inori gerra deklaratzeko asmorik

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Iragan igandean lehendakariak ohartarazi zuen erakunde bakar batek ere ezin duela gizartearen errespetua galdu, "ezta Ertzaintzak ere", eta adierazpen horiek ertzainen aurkako gerra deklaraziotzat hartu zituzten Ertzaintzako sindikatuek.

Iñigo Urkullu, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren asanblearen itxiera ekitaldian

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du egiten dituen agerraldi publikoetan gauza zentzudunak esaten ahalegintzen dela, "inori gerra deklaratzeko asmorik gabe".

Lehendakariak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren asanblearen itxiera ekitaldian hitz egin du gaur, eta zuzenean aipatu ez baditu ere, zeharka erantzun die Ertzaintzaren sindikatuei.

Ertzaintzaren barruko lan gatazka korapilatu egin da azken egunetan, Ertzaintzako sindikatuen eta "Ertzainak borrokan" plataformaren eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien artean. Iragan igandean, lehendakariak ohartarazi zuen erakunde bakar batek ere ezin duela gizartearen errespetua galdu, "ezta Ertzaintzak ere", eta adierazpen horiek ertzainen aurkako gerra deklaraziotzat hartu zituzten Ertzaintzako sindikatuek. 

Orain, lehendakariak erantzun die bere hitzaldietan "gauza zentzudunak" esaten saiatzen dela, "inori gerra deklaratzeko asmorik gabe".