Itxi

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: U23: hautagaitza epearen amaiera, Donostia errugbiaren hiriburu eta larrialdi simulazioa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- U23: Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: Gaur gauerdian amaituko da uztailaren 23ko hauteskundeetara aurkeztuko diren koalizioak erregistratzeko epea. Gako garrantzitsuenetako bat izango da Podemos Sumarren sartu ala ez. Talde morearen oinarriek 10:00ak arte dute zuzendaritzari Sumarren sartu ala ez erabakitzeko eskumena ematen dioten ala ez bozkatzeko aukera. 

- Frantziako errugbi ligako finalerdiak Donostian: Reale Arena estadioak futboleko ateen ordez errugbiko zutabeak izango ditu ostiral eta larunbat honetan, ekainaren 9an eta 10ean. Frantziako TOP14 errugbi ligako finalerdien aitzakian, estadioko harmailak eta hiriko kaleak milaka zalez beteko dira. Espero da asteburuan 70.000 bisitaritik gora jasotzea Donostiak.

- Larrialdi kimikoaren simulazioa: Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte gaur Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta entzundakoan, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.