Indarkeria matxista
Dani Alves behin-behineko espetxealdian mantendu du Bartzelonako Auzitegiak
Agentziak | EITB Media
Auzitegiak bigarren aldiz baztertu du futbolariaren helegitea, eta Bartzelonako 15. Instrukzio Epaitegiaren erabakia berretsi du.
Bartzelonako Auzitegiko 3. sekzioak Dani Alves futbolariaren behin-behineko espetxealdia baieztatu du astelehen honetan, Sutton diskotekan neska bati sexu-erasoa egin izana egotzita.
Europa Pressek kontsultatutako auto batean, Auzitegiak bigarren aldiz baztertu du futbolariaren helegitea, eta Bartzelonako 15. Instrukzio Epaitegiak hartutako erabakia berretsi du; izan ere, epaileak ere birritan egin dio uko jokalariaren eskaerari, epaiketa egin arte behin-behinean aske uztea eskatu baitu.
Epaileak ostiralean heldu zion eskaerari, eta defentsak argudiatu zuen espetxetik ateraz gero ez zuela ihes egingo, seme-alabekin Bartzelonan bizi nahi duelako, eta han erroldatu dituelako. Akusazioak "fikziozko bizitza-proiektutzat" jo zuen hori.